2022/06/10

3 URTEKOAK MENDI BUELTETAN, NATURAZ GOZATUZ!


 https://photos.app.goo.gl/vCNViRFxfy1vSc8D8

2021/06/18

2 urtekoak (2020-2021)

https://photos.app.goo.gl/U9YbR5mzA1EAXcgt8
 

2021/02/06

PINABURUAK APAINDUZ





BASOTIK HARTUZ PINABURUA
HORRA GURE AHALEGINA;
AMONA KUTTUN, SORGIN NAHIZ GAZTE,
EDOTA ELUR PANPINA.

DOINUA. DIOS TE SALBE




6. MAILA



 

2021/01/15

UNIBERTSOA-GURE PLANETARIUMA


Ikasturte berri honetan, Samaniego-Orixe LH 5.mailako neska mutilak, bidai zoragarri bat egin dugu, gure barrutik hasi eta kanpora, espaziora hain zuzen ere. Nor gara gu?  Zer gara espazio zabalean?...


Gaian barrena egin ahala, galdera asko sortu zaizkigu gelakideen artean eta hauei erantzuna bilatzen hasi gara: zergatik egiten ote du bero udaran eta hotz neguan? zer dira solstizioak eta zer zerikusi dute gure Olentzerorekin?, zergatik ditu ilargiak kraterrak? izarrak irakurri daitezke eta bidean orientatzen gaituzte, nola da posible? planetak eskala errealean egin ditugunean ohartu gara zeinen handiak edota txikiak diren… harrigarria benetan!!



Bost bat laguneko taldeetan elkartu gara eta galderak banatu ditugu. Ikertu ondoren, ulertu duguna, besteei azaldu diegu eta hau egiteko ideiak oso garbi eduki behar izan ditugu. 



Nola ulertuko digute besteek, guk ulertzen ez badugu aurrena? Azalpen hauetarako eskuak eta sormena martxan jarri ditugu. 

GORA GURE SORMENA!!






NASAko Carol astronautak gauza interesgarri asko kontatu dizkigu bideo konferentzi bitartez. Txiki txikitatik, 5 urte zituenetetik, espazioa eta izarrei buruz dena jakin nahi zuen. Etxeko teilatura igotzen zen teleskopioa hartuta izarrak begiratzea. Kuriositate handiko neska zen eta berak egindako telazko denda batean irakurtzea atsegin zuen baita unibertsoa ikertzen zuela amestea ere. Gaztetxoa zenean, NASAra eskutitz bat idatzi zuen eta hauek erantzuteaz gain liburu mordoska bidali zizkien. Zerbait benetan atsegin dugunean gure gogoa eta denbora erabiltzen ditugu ia esfortzurik gabe. Ez ditzagun gure ametsak galdu!!


Gaur egun, NASAkoen helburuetako bat, Marte planetan bizi gaitezkeen edo ez jakitea da. Lur planetan bizia bukatuko balitz Marten gizakia bizirauteko. Helburu garrantzitsu hau errealitate bihurtzeko, NASAN astronautak egoteaz gain, psikologoak, sukaldariak, abokatuak, kirol entrenatzaileak, medikuak, informatikariak… pertsonak behar dira. Elkarrengandik eta elkarrekin aritzen diren neska mutilak. Emakumeak mundu zirraragarri honetan murgiltzeko gonbitea zabaldu digu Carolek.



Beste gauza askori buruz ere hitz egin digu, esaterako: grabitateaz, planeten errotazio eta translazio mugimenduei buruz… Ba al zenekiten Marten biziko bagina 5 urte izango genituela oraindik? jiji


Emakumeak espazioan izan duten paperaz, arduraz era aritu gara. Ba al dakizue zer den Artemis proiektua? NASAk 2024ean, lehen emakumea Ilargiaren azalean jarri nahi duen misio handia da. Eta nola ez, Yuri Gagarin eta Alan Shepar astronautak era aipatu ditu.



Gelakide askoren jakinmina espaziontziak nolakoak diren jakitea izan da, baita, bertan, astronautak zer egiten duten ere. Nolakoak diren komunak, oheak, zer jaten duten, zergatik entrenatzen duten hainbeste espazioan daudenean, nolakoak dira eguneroko entrenamentuak, dituzten zereginak…



Zalantza eta kuriositate guzti-guztiak galdetu dizkiogu eta Carolek irrifar haundi batekin erantzun dizkigu. Eskerrik askooooooooooo bihotz bihotzez!!!! PLAZER bat izan da Carol zu ezagutzea, nork esango liguke astronauta batekin hitz egingo genuenik noiz bait? Zaindu zaitez Carol eta jarraitu dezagun amesten!!


 








2021/01/07

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 2020

 Uzturre menditik etorri zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi bisita egitera. 

Nahiz eta musukoa jantzita izan, irrifarre goxoak eskaini dizkigute. 


Haurren eskaerak jaso ondoren, eskolarako opariak ekarri dizkigute. 


Mila esker bioi!

ARGAZKIAK